2005/11/05

Euskara batua: ezina ekinez egina


Koldo Zuazo irakasleak liburu berri bat plazaratu du: Euskara batua: ezina ekinez egina (Elkar, 2005). Batetik, euskara batuaren historia aurkeztu du, neurri batean aurreko Euskararen batasuna (Euskaltzaindia-EHU, 1988) arinduz eta dibulgaziorako bertsio egokiagoa onduz. Bestetik, euskara batuaren egungo egoera eta etorkizunerako erronkak ere hizpide ditu.

Zalantzarik gabe, informazio handia eskaini ez ezik, eztabaidarako aukera ere emango du liburu honek.

Ildo horretan, oso gomendagarria da Paperjalearen dietan agertutako elkarrizketa.