Euskal Liburutegi Digitalak: erkaketa xume bat
Euskal liburutegi digital handi bi ezagutzen ditut (nahiz eta batek, antza, izena bereganatu nahi izan duen, arestian Luistxo Fernandezek nabarmendu zuen bezala):
(Gehiago ezagutzen duenari biziki eskertuko nioke iruzkin batean adieraztea).
Bietatik ondare aberatsenak dituena, ziurrenik, Bizkaiko Foru Liburutegikoa da; eta ezin dut "dudarik gabe" esan, ez baitut aurkitu Sancho el Sabiokoak digitalizatu duen lan kopuruari buruzko informaziorik, ez bada egunkariek ekarri zutena (3.000 lan). Bizkaiko Foru Liburutegikoak, aldiz, honako argibide hauek eskaintzen ditu, besteak beste:
Liburutegi digitalaren fondoa Foru Liburutegi honetan egunean-egunean digitalizatzen dihardugun altxorguneak osatuko du. Gaur egun 4.000 izenburu inguru ditugu atal honetan kontsultatzeko moduan, eta urte amaierarako, 8.000 izenburu izatea espero dugu katalogoan zuzenean kontsultatzeko moduan. Fondoan XVI, XVII eta XVIII. mendeetako argitalpen inprimatuak ditugu batez ere, baina baita 1501 urtea baino lehenagoko 36 inkunableren bilduma bikain askoa ere.
Liburutegi bakoitzaren xehetasunetan gehiago sakondu gabe, Bizkaiko Foru Liburutegikoak badu abantaila bat, nire iritziz beste liburutegi digitalaren gainean erabat jartzen duena: lan bat osorik jaits dezakezu klik bakar batean edo, nahiago baduzu, behar dituzun orrialdeak bakarrik aukeratu (beti ere TIF formatuan, hori bai). Sancho el Sabiokoak ez du bertako funtsak norberaren ordenagailura jaisteko aukerarik eskaintzen (edo ez dut modurik aurkitu bederen), nahiz eta copyrightik gabeko hainbat lan izan. Inprimatzeko aukera bada, bai, baina orrialdez orrialde.
Dena dela, oraindik hobetzeko asko dago, beste liburutegi digital handiekin erkatuz gero. Esate baterako, Frantziako Liburutegi Nazionaleko Gallica-n lan oso bat jaitsi nahi izanez gero, honako aukera hauek agertzen dira pantailan:
eta, dokumentua kargatu ondoren, hurrengo abisua dator:

Agertutako loturan klik egin eta lan osoa jaitsiko duzu hautatutako formatuan.
...badago aldea, ezta?


2 iruzkin:
Gustatu zaizkit egindako iruzkinak.
Norbaitek gehituko ditu beste liburutegi digitalen helbide elektronikoak?
Euskaraz Liburutegi elektroniko estatusa ez daukaten baina liburu edo testu multzo polita dauzkaten bildumak badaude. Esaterako gordailu ezaguna edo armiarmako bildumak.
Egongo dira hain ezagun ez diren beste batzuk.
Eta gazteleraz, ingeleraz?
Ea nor animatzen den honelako iruzkin moduko batean zerrendatxoa argitaratzen!
Ez da inondik ere zerrenda osoa, baina begirada bat egin ahal diozu nire del.icio.us-eko zerrendari.
Horretarako, weblog honetako eskuineko zutabean "Loturak" dagoen tokian sakatu eta bertara eramango zaitu.
Bertan zaudela, eskuinean aurkituko dituzu zerrendako gaiak eta, ziurrenik, zuk bilatzen dituzuneatik zenbait "e-books" eta "testuak" gaietan sakatuta.
Arazorik baduzu, idatz iezadazu eta ea lagungarri gertatzen zaizun,
Publicar un comentario en la entrada
<< Hasierara